XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Har dezagun hurrengo kasu hau: h eraiki daiteke baldin eta bere bi lekukotasunek batera irakurtzen badute (kutsadurarik gabe beti) edo hirurek ezberdin baina batak beste adarrekin egiten duelarik.

Orobat X baldin eta 2 adar batera badatoz eta beste biak zein bere aldetik badoaz w azpiarketipoa ezin eraiki daiteke zehazki (gainerako adarrak orain kontutan izan gabe) N eta a ados ez izaki, teorian bakoitzak %50eko pisua bait du, ez eta X ere h, U, w eta S-ren artean bi ere ados ez badaude; ohar bedi bi biren aurka balira (esaterako, ) orduan stemma oker legokela eta adarbikoitza behar lukela: . F, G, eta T codes descripti dira eta ez dute inongo baliorik (E eta S gordetzen diren bitartean) X eraikitzeko; ez dira kontutan hartuko, beraz, une honetan gero testuaren historia egiteko oso gogotan izango baditugu ere.

Ohartuko zinetenez dagoenekoz, recensioan ez bezala, orain irakurketa berdinak (eta ustez onak) darabiltzagu testua eraikitzeko; baina soilik aurrelan haren bitartez jakin dezakegu nor zein den, hots, galbaheketa hark aitortzen dio bakoitzari bigarren mementu honetan testua eraikitzeko erakutsiko digun pisua.

Puntu honetara iritsi ezkero Lachmannen arabera mekanikoki ezarriko genuke testua, hau da, aldaeren examinatio eta selectioa ez genuke testuen, lekukotasunen aurrean egingo stemmaren aurrean baizik, azken adibidean proposatu dugun bezala.